MUSIKA

“Lo Spirito Continua” old school hardcore punk festibala azaroan egingo da

Eskola zaharreko hamaika hardcore taldek parte hartuko dute azaroaren 7an, Sestaoko Txirbilenea gaztetxean egingo den Lo Spirito Continua jaialdiaren hirugarren edizioan, 19:00etatik aurrera. Jaialdiaren baitan, gainera, Izu Giroa euskarazko punk fanzinearen ale berria aurkeztuko da.

Taldeen harira, Bartzelonako Blowfuse taldea azpimarratu behar da. 7 Seconds, Youth Brigade edo Pennywise hardcore talde klasiko estatubatuarrekin  izan dira biran Europan, eta datorren urtean AEBetan barrena arituko dira.

Zaragozako Warsong taldea ere nabarmendu behar da. Taldean Insomnio bandan aritutako musikariek jotzen dute, eta AEB, Japonia eta Europan izan dira jotzen, bai eta kritika onak jaso ere. Aragoiarren lagunak dira Schwach alemaniarrak, bada, horiek ere Sestaon izango dira.

Donostiako Ezin Izan talde mitikoak ere parte hartuko du festibalean. Taldearen abeslari Javik Destruye!! fanzine mitikoa eta Basati Diskak abiatu zituen.

Horiei ondokoak batuko zaizkie: Bajo Presion (Basauri), Control De Plagas (Bilbo), Radio K Oso (Santurtzi), Die Wagen (Bilbo), Take Warning (Portugalete eta Basauri) eta Erruki Jauna (Bizkaia).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button