IKUS-ENTZUN

Danimarkako astronauta amateurrak espazioan

Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak Amateurs in espace (Max Kestner, Danimarka, 2016) dokumentala aurkeztuko du bihar, Bilboko Multicine aretoetan, 20:00etatik aurrera. “Gizateriak duen amets handienetako bati buruzko istorioa da: espaziora bidaiatzea”, Zinebiren arabera.

Filmak bi ingeniariren, Kristian eta Peter, ametsa kontatzen du: espaziora bidaiatzea, modu ez-profesionalean eraikitako espazio-ontziaren bidez. “Arrakasta badute, Danimarka, Lurraren atmosferatik haraindi pertsonak bidaltzen dituen laugarren herrialdea izango da. Aeronautika zale porrokatu talde batek lagunduta, protagonista biak erronka tekniko handien kontra borrokatu beharko dira eta euren familiako betebeharrak baztertu, ametsa errealitate bihurtzeko”.

Martin Kestner (1969) zinegilea Danimarkako Zine Nazio Eskolan graduatu zen, eta hainbat film zuzendu ditu; telebistan ere sarritan jardun du. Amateurs in espace filmak zenbait sari irabazi ditu Estoniako, Finlandiako eta Herbehereetako jaialdietan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button