ARTEA

Arteen Asteburuaren IV. edizioa, Bilbon

Gaur goizean, maiatzaren 13an eta 14an, Bilbon egingo den Arteen Asteburuaren IV. edizioa aurkeztu dute. Artistentzat eta artea maite dutenentzat topagune bat izango da ekimena, artea eta kultura orotara batuko direlako, eta herritarrek arteaz zuzenean gozatu ahal izango dutelako.

Asteburuan ekimenaren erreferentzia-zentroak, museoak, erakusketa-aretoak eta galeriak izango dira protagonistak, bai eta kaleak eta beste espazio publiko batzuk ere, non esku-hartze artistikoak edota kontzertuak ikusi ahalko diren. Adibidez, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultateko ikasleek beren esku-hartzeak erakutsiko dituzte hiriko zenbait gunetan; gainera, performanceak, kontzertuak eta haurrentzako tailerrak ere hartuko dituzte.

Horrexegatik, Arteen Asteburuaren IV. edizioak makina bat proposamen eta jarduera artistiko ondu du, eta hala, nazioarteko proiekzioa duten Rogelio López Cuenca edo Felipe Pantone artistek, esku-hartze artistikoak erakutsiko dituzte jendaurrean. Horretaz gain, Egungo artearen ekitaldiak, proposamentak eta egoerak. Arteak aurrera egin dezan beharrezkoak diren (ala ez) mahai-ingurua ere antolatu da, eta Guggenheim Bilbao Museoak, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak eta hiriko beste esparru artistiko batzuek ate irekiko jardunaldiak egingo dituzte egun horietan.
Beste aldetik, galerietan eta erakusketa-geletan, artista asko izango dira, besteak beste, Ato Malinda, Paula Rubio Infante, Iñigo Cabo, Mikel Lertxundi edo Antonio Ranieri.

Non, noiz eta zer ikusi nahi baduzue, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button