MUSIKA

Aurtengo “Kultur” programak asteburu betea dakar

Zaruk, Liher, Rojillos Blues Band eta Danserie Ensemble taldeak ostegunetik aurrera arituko dira Nafarroako lau udalerritan (Viana, Gares, Buñuel eta Orreaga) Kultur 2022 ekimenaren barruan.

Bihar arituko da Zaruk Vianan; hilaren 15, Liher taldearen txanda izango da Garesen; eta larunbatean kontzertu bikoitza izango da: Rojillos Blues Band Buñuelen, eta Danserie Ensemble taldea Orreagan.

Liher talde euskaldunaren kontzertua ostiralean izango da. 2015. urtean hasi zuen ibilbidea Liher proiektuak. Bakarkako maketa bat atera zuen orain taldeko abeslari eta gitarra-jole den Lide Hernandok, Arrazoi gutxi, denbora asko izenekoa. Ostera, talde bilakatu zen proiektua, eta egun Iñigo Etxarri (gitarra, koroak), Joshka Natke (baxua, koroak) eta Ander Berzosa (bateria) ibiltzen dira Liher izenaren azpian. 2016an, Hauts izeneko lehen lan luzea argitaratu zuten, eta 2018an, Tenpluak Erre. Bide honetatik jarraituz, 2020an, Hemen herensugeak daude liburu-diskoa argitaratu zuten, eta 2021ean Eta hutsa zen helmuga azken lana. Lau lan hauetan estilo eta soinu geroz eta pertsonalagoak garatzen joan da taldea, euren aurpegirik sendoena zuzeneko indartsuetan erakusten dutelarik.

Beste aldetik, gogoratu, Kultur ekimenaren barruan ere, Bertizeko Natura Parkearen Lorategi Historiko-Artistikoan, Mikel Belascoain artista nafarraren sorkuntza abian dela: Lilura. Erakusketan pintura, eskultura, musika, argazkiak eta zinema izango dira aukeran, lorategietan, erakusketa aretoan eta Bertizko proiekzio aretoan banatuta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button