IKUS-ENTZUN

“Paris, Texas” proiektatuko da La Fundicion aretoan

Bilboko Deustu auzoan La Fundicion aretoan Zine Alemana izeneko zikloa egiten ari dira, Ghoethe-Institut erakundearekin lankidetzan.

Hala, datorren asteko ostegunean, otsailak 12, Wim Wenders zinegile alemaniarrak 1984an filmatutako Paris, Texas lan ezaguna pantailaratuko dute, 20:00etan. Filma Cannes jaialdiko sari nagusia irabazi zuen, estreinatu zen urtean.

Travis da pelikularen protagonista nagusia. Lau urtez desagertuta egon eta gero, Mexikoko muga zeharkatuko du oinez, desertuan zehar, AEBetara iristeko asmoz. Anaiak Los Angeles hirira eramango du, eta Hunter seme txikia aurkituko du. Apurka-apurka semearen konfiantza irabaziko du, eta elkarrekin Travisen emakume eta Hunter-en ama Jane bilatzera joango dira.

Film honetan Wenders-ek Europako eta AEBetako zinearen bertuteak uztartu zituen, adimena eta sentsualtasuna. Paisaiak eta pertsonaien emozioak maisuki fusionatzen ditu, kolore gorria nagusituz.

Zinegile alemaniarrak bere influentzia iparamerikarrak erakutsi zituen lan honetan: Edward Hopper pintorearen margolanak, Walker Evans argazkilariaren obra, edo Ry Cooder musikariaren gitarra, filmaren soinu banda ospetsuan entzun daitekeena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button