MUSIKA

Barakaldoko Pop-Rock Lehiaketa martxan da

Barakaldo Pop–Rock Lehiaketaren bosgarren edizioa abian da. Ekimenean parte hartu nahi duten taldeek disko bakarra argitaratua izan beharko dute. Horrez gain, aurreko edizioetan lehenengo saria edo Barakaldo sari berezia jaso ez duten Espainiako lurralde osoko taldeek parte hartu ahalko dute. Izena emateko epea urriaren 15era bitartean dago zabalik.

Inskribatzerakoan honako informazio hau entregatu beharko dute: taldekideen eta instrumentuen zerrenda, eta bandaren historia laburra eta bi argazki. Horiez gain, harremanetarako taldekidearen helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa, eta taldekide guztien NANaren fotokopia.

Entregatu beharreko grabazioari dagokionez, hiru doinu dituen CD audio bat edo datuak biltzeko euskarri bat (CDa, DVDa, pendrivea…) aurkeztu beharko dute. Kantuak formatu estandarretan onartuko dira (mp3, wma, flaca…).

Lehiaketan sari ugari banatuko dira. Lehenengo saria, trofeoa, 1500 euro, Fender musika materiala eta emanaldia Barakaldoko 2012ko jaietan; bigarren saria, trofeoa, 750 euro, Fender musika materiala, eta emanaldia Barakaldo 2012ko jaietan, eta hirugarren saria, trofeoa, 350 euroa, Fender musika materiala eta emanaldia Barakaldo 2012ko jaietan. Laugarrenak trofeoa izango du, eta publikoaren sari berezia ere izango da.

Lehiaketarekin loturiko xehetasun guztiak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button