BERTSOTAN

Asteburuari begirako saioak

Herrietako jaiak, bertso-saio bereziak eta lehiaketatxoak osatzen dute asteburu honetako plana.
Mungian San Pedroak hastekoak dira, eta horren kariaz, Taket Bertso Elkarteak saioa antolatu du bihar Etxahun Lekue, Maialen Lujanbio, Arkaitz Estiballes eta Anjel Mari Peñagarikanorekin.

Erratzun ere jaiak dira eta hara Julen Zelaieta, Xabi Paya, Anjel Mari Peñagarikano eta Iñigo Manzisidor Mantxi abiatuko dira, herriko plazan egin behar baitute saioa 19:00etan.

Astigarragan bertso-trama egingo dute Julio Soto, Uxue Alberdi eta Jon Maiak, eta Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean Ane Labaka, Maialen Lujanbio, Andoni Otamendi, Patxi Etxeberria, Amets Arzallus eta Andoni Egaña bertsoka arituko dira, 20:00etan.

Berriatuako Bertsozale Taldeak antolatuta, Berritxu Saria ere egingo da bihar Nerea Ibarzabal, Txaber Ormazabal, Ortzi Murua, Irati Majuelo, Ainhoa Comas, Malen Amenabar, Aitor Bizkarra eta Jokin Bergara bertsolariekin.

Larunbatean, Eibarren, Plazatik Gaztetxera sariketaren finala egingo da. Aimar Karrika, Peru Vidal, Nerea Ibarzabal, Eneko Beretxinaga, Imanol Uria, Xabat Galletebeitia, Mikel Olaizola eta Maddi Sarasua norgehiagoka ibiliko dira.

Eta igandean, San Martzialak izango dira Irunen, eta han bertso-saioa egingo dute eguerdian Julio Soto, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Anjel Mari Peñagarikano bertsolariek.

Saio gehiago ikusi nahi baduzue, hemen begiratu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button