LITERATURA

Ernestina de Champourcin poesia-lehiaketaren aurtengo edizioa

Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak Ernestina de Champourcin poesia-lehiaketaren 34. edizioan parte hartzeko deialdia zabaldu du. Lehiaketaren helburua da aparteko kalitateko poesia lan original eta argitaratu gabeak saritzea. Lan horiek Euskal Autonomia Erkidegoko edozein hizkuntza ofizialetan idatzita egon daitezke. Era berean, euskarazko zein gaztelaniazko poesia sorkuntza bultzatu nahi da, poeta berrien agerpena ahalbideratzeko, eta 27ko Belaunaldiko erreferente izan zen Ernestina de Champourcin (1905-1999) idazle gasteiztarrari omenaldia egitea.

Partehartzaileek 16 urte izan behar dituzte eta idazle bakoitzak poema-sorta originala eta argitaragabea aurkeztuko du, gaia librea izango da, eta gutxienez 500 eta gehienez 700 bertsokoa. Euskarazko lanak jatorriz euskaraz sortuak beharko dute izan eta gaztelaniaz aurkezten direnak jatorriz gaztelaniaz idatzitakoak.

Lanak aurkezteko epea uztailaren 10ean amaituko da. Euskarazko zein gaztelaniazko sariak 2.000 eurokoak izango da.
Oinarriak hemen irakur daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button