LITERATURA

Egun hauetan makina bat kontu euskaraz, Iruñean

Apirilaren azken egunetarako, Iruñean, euskarazko hitzordu dezente programatu dira. Gaur berton, adibidez, Nafar Ateneorekin elkarlanean antolatua, Jus la Rocha Civivoxean, 19:30ean, amatasun, ez amatasun eta amatasun ezinduen inguruko literatur topaketa antolatu da Alaine Agirre, Erika Lagoma eta Nahia Alkortarekin. Ama izan nahi eta ezin izateak, emakumearengan duen eragina eta bizi garen gizartean gai tabu bat bezala ikusia izatearen gaiak jarriko dira mahai gainean, hiru hizlarien artean esperientzietatik abiatuta.
Hain zuzen ere, Biurdana Institutuan, Alaine Agirre idazlearen parte-hartzearekin, Karena  bere obraren irakurraldi publikoa egingo da, gaur goizean. Idazlea bertan izango da.

Bihar, apirilak 23, Egile Berriendako Literatur Lehiaketa 2023 liburuaren aurkezpena egingo da Karrikiri Elkartean. Bertan, Iñigo Satrustegi, Idoia Granizo, Ipar Alkain, Arantzazu Lizartza, Rakel Pardo, Sonia Ortiz de Arri eta Uxue Rey bilduko dira 19:00an.

Hurrengo egunean, hilak 24, Joxe Manuel Odriozolak idatzitako Nazionalismoaren Alde eta Aurka liburu aurkezpena egingo dute Karrikiri Elkartean, 19:30ean hasita.

Eta larunbatean, apirilak 27, euskarazko musika izango da protagonista. Ibon RG eta Garazi Navas musikariek Iaquin Vahu lana aurkeztuko dute, Bernat Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae liburuari eginiko kantuzko omenaldia. Kondestable Jauregiko areto nagusian izango da hitzordua, 12:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button