MUSIKA

Mikel Markezek bere kantari kutunen doinuak joko ditu gaur Donostian

Mikel Markez (Errenteria, 1971) musikaria Donostiako Larrotxene Kultur Etxean izango da, 19:30etik aurrera, Lagunekin kantari zikloaren baitan. Markezek bere bizitzan eta musika-ibilbidean oinarrizkoak izan diren doinuak joko ditu.

Donostia Kulturaren arabera, “euskal kantagintzan generazio desberdinek hartu dute lekukoa garaian garaiko gizarteari kantagintzaren bidez erantzun bat eman nahian. Mikel Markezekin errepasatuko ditugu berarentzat erreferente izan diren hainbat kantu herrikoi eta hainbat autoreren kantuak, bere kantagintza propioko kanturik esanguratsuenetara iritsi arte”.

Hamabost urterekin hasi zen musikari gipuzkoarra gitarra jotzen, bai eta jendaurreko emanaldiak egiten ere. 1989an, estreinako maketa grabatu zuen, eta 1991an, 20 urte betetzear zituela, lehenengo diskoa plazaratu zuen, Eta etorri egin zait. Harrezkeroztik, hamar disko argitaratu ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button