MUSIKA

Datorren astean abiatuko da “Gazte Tour” musika ekimena Gipuzkoan

Gipuzkoan Gazte Tour ekimenak musika eta arte eszenikoak batu nahi ditu nerabe eta gazteei kultur programazioa eskaintzeko, ekitaldiaren parte senti daitezen.

Gipuzkoan Gazte Tour, 2019az geroztik, erreferentziazko programa gisa finkatu da 16 eta 25 urte bitarteko Gipuzkoako gazteentzat. Azken urteotan, Gipuzkoan Gazte Tourreko agertokietan erreferentzialak diren artisten emanaldiak ikusi ahal izan dira, hala nola Lola Indigo, Bulego, Delaossa, Chica Sobresalto, Huntza, Foyone, Maren eta, beste asko. Hori guztia, tokiko gazteen talentuarekin batera. Programa honetan nabarmendu beharreko balioetako bat da musikan hazteko aukera ematen dela, artista profesional baten aurretik 0 km-ko tokiko artista gisa jardunez.

Datorren apirilaren 15ean hasiko da udaberriko programazioa, eta lau data izango ditu: apirilak 15, Eibarren, Meler, Andriu eta Oihan Vega Dj-a (Gaztea) artistekin; apirilak 22, Ordizian,  Special Trap Residence, Ayvee eta Josu Rodriguez Dj-a (Bataplan) artistekin; maiatzak 13, Andoainen, Nikone + Deva,, LineUp Dj-a, Ander Dj-a eta La Basu musikariekin; eta azkenik, maiatzak 20, Tolosan, Merina Gris, Alai Dj-a , Aitana Grandes Dj-a eta La Basu artistekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button