MUSIKA

“Hotsetan” zikloaren hitzordua, Azkuna Zentroan

Hotsetan zikloan musika esperimentaleko eta soinu-arteko saioak biltzen dira. Gaurko (martxoaren 17an) kontzertuan Eraeran, Jana Jan, EC eta Killerkume soinu-artistek beren lana aurkeztuko dute 18:00etatik aurrera.

Eraeran taldeak soinu-sorkuntza kolektiboa ikertzen du, inprobisazio librearen eta interpretazioaren arteko askatasun-maila desberdineko partituren bidez.

Jana Jan (Itziar Markiegi) diziplina anitzeko artista da, marrazkilaria, zaratazalea eta performerra, eta soinu-lanak eta inprobisazioak egiten ditu, bai eta soinuaren sorkuntza eta manipulazioa, metaketa eta feedbacka aztertu ere.

EC (Estanis Comella) artistaren praktika elementuak denboran eta espazioan antolatzean eta osatzean oinarritzen da.

Killerkume 2012. urtean sortu zuten Bilbon Mikel Vegak eta Joxean Rivasek, eta estudioko bi album (Trautzer Blaster, 2013an, eta Industrial Sunbath, 2016an) ditu. Aurten Karlos Osinagarekin grabatutako LP bikoitza argitaratuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button