MUSIKA

Norte Apachek bigarren lana plazaratu du

Ezkerraldeko hip hop hirukote gazteak Quilombo izenburuko bigarren diskoa argitaratu berri du. Diskoa Musikherria herri zigiluaren bidez plazaratu dute bizkaitarrek.

Duela bi urte argitaratu zuen Norte Apchek estreinako lana, Hesiaren beste aldean. Disko horri esker 70 bat kontzertu egin zituzten. Orain, Quilombo lan sutsua eta borrokalaria argitaratu dute Musikherria diskoetxearen laguntzarekin.

“Quilomboa da hau, munduaren ghetto honetan suertatu edo aukeratu dugu bizitzea, ta nahiz eta askotan ezintasunak gure zainak betetzen dituen, azkenean, konturatzen gara, maite ditugun pertsona edota helburuengatik borrokatzea ez dugula besterik”, irakur daiteke taldearen blogean.

Grabazioan hainbat lagunek parte hartu dute, hala nola, Endikak (121Krew), Miren Amuriza bertsolariak, Iker Fernandezek (Abra Kadaver) eta Aiorak eta Pitik (Zea Mays). Diskoa E-you estudioetan grabatu dute Iker Eskurzaren gidaritzapean. Taldekideen aburuz, lan horren ondorioz, diskoa orain arte freskoena da.

Hirukoteak dagoeneko hainbat kontzertu lotu ditu Quilombo aurkezteko asmoz: gaur bertan Tolosako Bonberenean izango dira ZTK Rap eta RPV taldeekin; 9an, berriz, Arrasateko gaztetxean izango dira; 10ean, Altsasuko gaztetxean; 17an,  Berako Kaxerna tabernan; 30ean, Biarritzeko Atabala aretoan, eta 31n, Ondarruko Kafe Antzokian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button