IKUS-ENTZUN

Mendiari buruzko pelikulak Izaban, “Ukerdi” festibalarekin

2019ko Ukerdi Mountain Film Festival prest dute Izaban. Abenduaren 5, 6 eta 7an, mendiari buruzko filmak pantailaratuko dituzte Nafarroako Pirinioetatik gertu dagoen herri eder horretan.

Eskalada, eski, abentura edota mendiaren izpiritua hedatzen dituzten makina bat film pantailaratuko dira egunotan Izaban. Bi saio egingo dira egunean zehar, eta horietan bizpahiru lan ikusi ahalko dira.

Bihar bertan abiatuko da ekimena arratsaldeko 19:00etan. Ordu horretako lanak Ordesa, cerrando el círculo, En Ningún Sitio eta Shelter izenekoak izango dira. Ondorengo saioa, 20:30ean izango da The Lines of Life eta Give me wings filmekin.

Ostiraleko saioa ere interesgarri dator. 18:30ean, Save Karnali, Irati, The Magic Forest, 592 metroz goiti, eta munduko eskalatzailerik indartsuenak, Adam Ondrak, protagonizaturiko Silence ikusi ahalko dira. This Mountain Life lana 20:00etan ikusi ahalko da.

Azkenik, larunbatean, Camille Extrem XV, La Bernatoire, Bayandalai, Lord of Taiga eta Tor filmak pantailaratuko dituzte 18:30ean, eta 20:00etan, festibala itxiko duen perla bat: Zabardast.

Film bakoitzaren nondik norakoak, eta jaialdiaren gaineko informazio guztia Ukerdi Festibalean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button