MUSIKA

Arrasateko Udalak “XIII. Kulturate Akustikoa” jaialdia antolatu du

Datozen bi asteburuetan, barikutik domekara, makina bat kontzertu eskainiko ditu Arrasateko Udalak antolatu duen XIII. Kulturate Akustikoa jaialdiak. Sarrerak kontzertuan bertan eskuratu ahal izango dira.

Arrasaten Copernicus Dreams, Hatxe, Maite Larburu arituko dira oraingo asteburuan, eta Eneritz Furyak, Sonlosgrillos eta Buffalo Feat taldeak hurrengoan. Kontzertuak Kulturateko Areto Nagusian egingo dira, 20:00etan hasita.

Hala, gaur, irailaren 3an, Copernicus Dreams taldea oholtza gainean izango da. Irailaren 4an, Hatxe, eta irailaren 5ean, Maite Larburu. Maite Larburu biolin jotzaile hernaniarra da. Neighbor bikotea sortu zuen Josh Cheatham biola-jotzaile estatubatuarrarekin batera. Maite Larbururen lehendabiziko bakarkako lana Hezurren azpian (Hotsak) izan da, eta horixe dabil haizatzen Euskal Herriko txoko askotan.

Datorren astean, irailaren 10ean, Eneritz Furyak arituko da. Kasernarat taldean aritu ondoren, 2017an atera zuen bere bakarkako lehen lana. Hainbat sari jaso ditu, horien artean Gaztea Maketa Lehiaketako Kafe Antzokiaren saria, eta Euskal Herritik kanpo Katalunian, Galizian, Frantzian, Belgikan, Alemanian, Suitzan eta Italian eman ditu kontzertuak. Eneritz Furyakek Emadan lan berria kaleratu du, folk, pop edo postrocka elementu garaikideekin uztarturik, euskarazko kantuari beste ikuspuntua emateko.
Bere ostean, Sonlosgrillos eta Buffalo feat taldeak arituko dira, irailaren 11n eta 12an, hurrenez hurren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button