BERTSOTAN

Ahots Baten sormen egonaldia, Mintzolaren eskutik

Ahots Baten sormen egonaldia jarriko du martxan hirugarrenez, Mintzola Ahozko Lantegiak Ikastolen Elkartearekin, Bertsozale Elkartearekin, EHAZErekin, Euskal Kantuzaleen Elkartearekin eta ipuingintzako zenbait aditu eta arituekin elkarlanean.

Egonaldia gazte sortzaileei zuzendurikoa da, antzerkia, bertsoa, kantua eta literatura urte osoan lantzen duten gazteei, hain zuzen. Haien artean harremanak sortu eta adierazpide ezberdinekin esperimentatzeko lekua ematea da asmoa.

Abenduaren 26tik 30era izango da egonaldia Zestoako Sastarrain baserri eskolan baina izen ematea orain zabaldu da azaroaren 20ra bitarte.

Informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button