MUSIKA

Anne Etchegoyenek kontzertua eskiniko du Donostian

Anne Etchegoyen autore, interprete eta kantariak indarrez ekingo dio urte berriari, eta urteko lehen kontzertua Donostian eskainiko du datorren ostiralean, otsailaren 19an. Lugaritz Kultur Etxean izango da hitzordua, arratsaldeko 19:00etan, eta Antonio Jimenezen gitarra flamenkoarekin eta Renan Mazeas gitarrajolearekin batera arituko da bere azken lana aurkezteko.

Ahots ezti eta garbi batez gozatzeko aukera izango dute ikus-entzuleek, Etchegoyek plazaratu duen Emazte izeneko diskoarekin, non euskal emakumeei omenaldi berezia egiten dien. “Unibertso musikal folkloriko honetan artistaren esentzia erakusten digu: mundura irekita dagoen emakume euskaldun bat, askea, ama eta abeslaria, gizonezkoen eta emakumezkoen berdintasunaren alde egiten duena”.

Iparraldeko kantariak euskal gizartean emakumeak hartzen duen eta beti hartu izan duen leku nabarmena aldarrikatzen du. Beti entzun izan dugu etxekoandre, etxea kudeatzen duenari erreferentzia eginez, ama eta emaztea izateaz gain. “Aitzitik, irudi hori zertxobait murrizgarria da, emakume euskaldunaren patua beti hartu izan baita ikaragarritzat: abenturazaleak, grinatsuak, gogorrak, artistak, amorante maitekorrak, amak”, aldarrikatzen du kantariak.

Ostiral honetan Donostian eskainiko duen emanaldi berezi honen ostean Basauriko Social Antzokira joango da beste kontzertu bat egitera. Hori, martxoaren 13an izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button