BERTSOTAN

Milaka gaztetxok landuko dute bertsolaritza

Ikasturte honetan Euskal Herriko haur eta gaztetxo askok, euren eskola orduetan bertsolaritza lantzeko aukera daukate
“Zatiketa administratiboen gainetik, bertsolaritzaren oinarriak ikastetxeetara eramateko egitasmoa Bertsozale Elkartearen oinarri nagusietakoa da eta ikasturte honetan ere lan horrekin segituko du”.

Hala, 20.532 haur eta gaztetxok landuko dute bertsolaritza ikastoletan, izan ere Euskal Herriko 382 ikastetxek hartuko dute parte Gu ere bertsotan programan.

Beste aldetik ere, eta bertso-eskolei dagokionez, 1.429 partaiderekin hasi da ikasturtea. Horietatik, 913 haurrak dira eta 516 helduak. Osotara, 95 herritan daude martxan bertso eskolak eta horiek 153 irakasle edo arduradun dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button