IKUS-ENTZUN

Martxora bitartean bestelako zinema, Gernikan

Gernikan, urtarrilaren 20tik martxoaren 24ra bitartean, nazioarteko hainbat zine jaialditan saritutako pelikula sorta bat ikusteko aukera egongo da.

Bihar bertan izango duzue lehen hitzordua, 2016ko Cannes jaialdiko urrezko palmondoa irabazi zuen Ken Loach britainiarraren I Daniel Blake filmarekin. Canneseko sariaz gain, Ikuslegoaren saria jaso zuen iazko Donostiako Zinemaldian.

Film horretan hauxe kontatzen da: “Daniel Blake arotza da, baina, bihotzeko arazoak direla-eta, lana utzi beharko du, eta gizarte laguntza eskatu. Sendagileak lanik ez egiteko esan arren, administrazioak lan bat bilatzera behartu nahi du. Rachel ezagutuko du: bi haur ditu, eta herritik 450 kilometrora dagoen etxea onartu behar izan du”.
Ken Loach britainiarrak hain ondo ezagutzen duen langile munduaren borroka islatu du pelikula honetan ere.

Programatu diren beste filmak honakoak dituzue: urtarrilak 27, After the Storm (Hirokazu Koreeda, 2016); otsailak 10, Virgin Mountain (Dagur Kári, 2015); otsailak 17, Arrival (Denis Villeneuve, 2016); otsailak 24, Love & Friendship (Whit Stilman 2016); martxoak 10, L’avenir (Mia Hansen 2016); martxoak 14, Gimme Danger (Jim Jarmusch 2016); martxoak 16, Sing Street (John Carney, 2016); eta martxoak 24, Suburra (Stefano Sollima 2016).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu