ARTEA

Marian Aranburu eta Udane Juaristiren margolanak, Zarautzen

Zarauzko Ispilu Arte galerian Marian Aranburu eta Udane Juaristi artisten pinturak paratu dituzte uztailaren 17a bitarte.

Marian Aranburu pintore beteranoa da, eta bere hizkuntzan abstrakzioa nagusitzen da, geometrian oinarritu arren. Bai formatu handiko piezatan, bai txikietan, bolumen eskultorikoa erakusten duten kolore bakarreko gune geometriko handiak nabarmentzen dira. Gune horietan, gainera, hainbat ehundura ere azaltzen dira.

Udane Juaristi Ibañez (1985, Azkoitia) artistak Arte Ederrak ikasi zituen eta bere lanak sarri ikus daitezke Euskal Herriko areto ezberdinetan. Hiri-paisaiak, giro urbanoa janzten duten aktoreekiko grina erakusten du bere koadroetan: kotxeak, hormak, bizikletak, eraikinak… askotariko hiri-elementuak, eta teknika anitzak hartzen dituzten obra koloretsuak. “Nire lanak, olioa, collagea, argazkia eta marrazkiaren nahasketa bat dira”, dio artista gipuzkoarrak. Kalea inspirazio da artista azkoitiarrarentzat, eta etorkizun batean bere lanen erakustokia ere izango da.

Erakusketa honetan, baina, naturako elementuak ere gehitu ditu; esate baterako, txori koloretsuak. Honatx Nontzeberrin egin genion elkarrizketa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button