MUSIKA

Martxoa musikaz gainezka dator Plateruenara

Bihar hasiko dira ekimen interesgarriak. Aratuste gaueko jai berezia atondu dute Plateruena Kafe Antzokian. Gozategi taldea arituko da bere musika zabaltzen eta eurekin batera Aitor Sarriegi, Iñaki Gurrutxaga eta Xabier Sukia bertsolariak ere bertsotan izango dira. Saioa, 22:00etan hasiko da.
Martxoaren 8an, D. R. I. eta Humilitate taldeen kontzertu bortitza egongo da. Hardcore estiloko mitoak dira D.R.I. Beraz, galdu ezin daitekeen hitzordua duzue datorren astekoa.
Dinero, Ovni eta Grises taldeen kontzertua martxoaren 11n izango da.

Rock Izar Maketa Lehiaketak bi hitzordu izango ditu, 17an eta 31n. Lehenengo fasean, martxoaren 1ean, 17an eta 31an Durangoko Plateruena Kafe Antzokian egingo diren finalaurrekoetan parte hartuko duten 8 taldeak aukeratuko dira. Egun bakoitzean 4 taldek joko dute zuzenean jendaurrean eta epaimahaiaren aurrean.
Aurkezpen honetan partaideek aurkeztutako maketako abesti guztiak interpretatu beharko dituzte, gehiago gehitzeko aukerarekin. Finala apirilaren 7an egingo da 4 finalistekin, horietatik, lehenengo eta bigarren sariak aukeratuko dituzte. Bi sari berezi ere izango dira.
Sariei dagokienez, lehenengo saria, CD baten grabaketa eta 2011ko Durangoko jaietan kontzertua eskaintzea izango da, eta bigarren saria, CD baten grabaketa.

Aiko Erromeria eta Kantu Lagun ekimenak ere izango dira 19an eta 24an, hurrenez hurren. Eta azkenik 25ean, Bizardunak eta Khamul taldeen kontzertuak egongo dira.

Plateruenak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button