BERTSOTAN

Bertsoak eta irudia, “Bertsomovieda”

Beasaingo Arrano kultur elkarteak, Bertsomovieda bideo lehiaketaren hirugarren edizioa antolatu du, eta martxoaren 21era arte egongo da zabalik parte hartzeko aukera.

Lehiaketan gutxienez bertsoren bat agertzen den eta gutxienez zazpi segundo dituen bideoa egin beharko da. Edozein pertsonak, taldek edo koadrilak hartu ahal izango du parte: norberak bakarrik, ikasle taldeek, kirol taldeek, koadrilek, kultur taldeek…

Gazteen artean, lehen saria bertsomovie onenarentzat 300 € izango da; helduentzat 1000 € bertsomovie onenari; aipamen bereziren bat ere egongo da: 350 €. Ikusleen saria ere egongo da: 500 €.

Apirilaren 11an izango da sari banaketa Beasainen, eta sarituen izenak aldez aurretik emango dira jakitera hedabideetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button