MUSIKA

Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen nobedadeak

Zigilu gipuzkoarrak bi nobedade helarazi digu: batetik, Xun Jun eta Beñat Fuentesek osaturiko The Tree proiektuaren lana homonimoa eta bestetik, Topeka taldearen Beti bide zailenetik.

The Tree izenburuko proiektua Beñat Fuentes mungiarraren eta Xu Jun musikari txinatarraren arteko lankidetzaren emaitza da. Taldearen izen bera duen diskoak oso harrera ona izan zuen Txina, eta orain, Gaztelupeko Hotsaken bidez, gurean ere eskura daiteke.
Hainbat taldetan arituriko Fuentes musikaria Txinara joan zen duela hiru urte. Ekipajean gitarra eta zortzi pistako mahaia eraman zituen, eta bakarkako emanaldi batzuk ere egin zituen herrialde hartan. Horietako batean Xu Jun ezagutu zuen, eta topaketa ondorioz The Tree sortu zen.
Diskoan makina bat instrumentu entzun daitezke, eta musika estiloari dagokionez, folk rock independentea edo post-rock-a aipatu daitezke. Izan ere, tarte eta giro instrumental luzeak nabarmentzen dira. Horretaz gainera, eta folk kutsuari eutsiz, pasarte akustikoak ere entzuten dira.
Nontzeberri.com-ek disko horren bi ale zozketatzen ditu asteon Asteko Buletina jasotzen dutenen artean, beraz, zozketan parte hartu nahi izanez gero, eman izena gure posta zerrendan.

Topeka taldeak, halaber, Beti bide zailenetik izenburuko diskoa argitaratu du. Seikoteak hainbat estilo jorratzen ditu, rock, country, folk, blues, eta bluegrass, besteak beste. Diskoa Amorotoko Musikorta estudioan grabatu dute Xabi Nabarro teknikariaren laguntzarekin eta hainbat musikarik parte hartu dute grabazioan, hala nola, Joseba Tapiak soinu txikiarekin, Arkaitz Minerrek biolinarekin eta Iban Nikolaik didgeridooarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button