MUSIKA

Willis Drummond taldearen kontzertua Dokan

Hilaren 6an, Errege Magoek kontzertu borobila ekarriko dute Donostiako Doka aretora: Willis Drummond taldea. Baina hara joateko asmoa baduzue, jakin ezazue sarrerak agortuta badaudela.

Hala Ere da taldearen azken lana: “Diska horrentzat, zerbait berri nahi genuen, eta mandarina hori inposatu da, izen bera daraman kantaren lehen hitzetan agertzen baita. Hautu estetikoa baino haratago”.
Lan horretan, aipatuko diren gaiei irudia ematen die: “gero ta krisi ekologiko eta soziala gehiago bizitzen dituen sistema akitu baten zentzugabekeria eta zentzugabekeria horrek sortzen dituen ezintasun eta galtze sentimenduak edota etengabeko galdezkatzeak (mandarina, gauzak, jostaleku ala infernu ). Horren ondorioz, denok, mundua aldatu nahi genukenok ere bai, kontraesanez betetzen gira. Diskaren tituluak kontraesan hauek laburbildu nahi ditu : Hala Ere.
Baina hala ere, lehen aspektu ilun horren gibelean, itxaropen ikutuak agertzen dira, baita ekintzetara pasatzeko deia eta aintzina jotzeko beharra. Azkenean hitz personalagoen bidez, azpimarratzen da ere zer den garrantzitsua (ez dugu behar). Hitzak baino haratago, gure musika eta talde gisa dugun funzionamendua doaz bide hortik. Musikalki lehenik, espero dugu entzunen duzun diska hau berri eta fresko izatea, nahiz eta momentu berean, oso willis drummond izan.”

“Kantak entzuten eta segituan botatzen diren garaian, proiektuek diska bakar baten iraupena duten garaian eta taldeak sortzen eta istantean urtzen diren garaian, gure musikaren eta musika taldearen definizioek fatalismotik salbatzen gaituzte. Hau da guk dugun rock-aren ikusmoldea. Estilo musikala batetako klixe eta mugak baino ainitzez haratago joaten den zerbait da”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button