MUSIKA

Maria Arnal i Marcel Bages, Delorean, Audience eta Lukiek, Oñatiko Beratu jaialdian

Martxoaren 18tik 25era, Oñatiko hainbat lokaletan Beratu jaialdia egingo da. Antolatzaileek jaialdian parte hartuko duten zenbait musikariren izenak iragarri dituzte, tartean, Maria Arnal i Marcel Bages bikotea, Delorean, Audience eta Lukiek. Kontzertuok hainbat tokitan egingo dira: Gaztelekua, Santa Ana Antzokia, Gaztetxea eta Eltzia, besteak bete.

Kontzertuez gainera, bestelako ekitaldiak izango dira, jaialdia topaleku ere bihurtzeko asmoz: solasaldiak, hitzaldiak, profesionalen arteko topaketak, haurrentzako egitaraua, zinekluba, eta abar. Durangoko Azokako Ahotsenea gunearekin ere elkarlana gauzatu dute, aipatutako ekitaldi batzuk garatzeko.
Hala, jaialdia lau ildo nagusi ditu: profesionalen eta musikarien arteko topaketak; hitzaldiak; musika azoka eta zuzeneko emanaldi akustikoak.

Antolatzaileen arabera, “Beratu aialdiak euskal musika eszena garaikidearen nondik norakoak ezagutzeko aukera eskainiko du. Musika entzuteko esperientziaz gainera Euskal Herriko musikaren topagunea izango da. Astebetez musika ezagutza partekatzeko topagunea izango da Oñatin, Euskal Musikaren nobedadeak eta korronte berriak ezagutzeko aukera eskainiz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button