LITERATURA

“Munduko Poesia Kaierak” bilduma

Munduko Poesia Kaierak bilduma berriaren aurkezpen ekitaldia egin dute gaur goizean, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Arratsaldez, beste aurkezpen bat izango da, Iruñean, Katakrak-en, 18:00etan

Gaur, martxoaren 21ean, World Poetry Day edo Poesia Eguna ospatuko da mundu osoan. Eta egun aproposa iruditu zaie Munduko Poesia Kaierak bildumaren lehendabiziko hiru zenbakiak aurkezteko: Georg Trakl (1887-1914), Anton Garikanok euskaratua; Maria Merce Marçal (1952-1998), Itxaro Bordak euskaratua; Aime Cesaire (1913-2008), Iñigo Aranbarrik euskaratua.

Udazkenean beste hiru zenbaki berri argitaratuko dituzte: Carlos Drummond (Koldo Izagirrek itzulia), Emily Dickinson (Angel Errok itzulia) eta Miguel Hernandez (Josu Landak itzulia).

Proiektu honen sorburuaz hauxe esan zuen Beñatek: “Egitasmoa Susa argitaletxearen barruan zegoen inoiz egin beharko ditugun proiektuak kaxoian-edo. Sorburua, nolabait, Koldo Izagirrek apailaturiko XX. mendeko poesia kaierak bilduman dago. Hura osatu bitartean sortu omen zen Euskal Herritik kanpoko poeta esanguratsuen antologiez osatutako bilduma bat egiteko asmoa. Urtetan egon da proiektua, beraz, asmo onen zerrendan, harik eta pixkanaka gorpuztuz joan eta azken hilabeteetako eginahalari esker (lantaldearena zein, batez ere, itzultzaileena) egitasmoa behingoz plazaratu dugun arte. Hutsunea nabarmena da, urtero zenbat poesia itzulpen argitaratzen diren begiratu besterik ez dago. Zorionez, ordea, azkenaldian argitaletxe txiki batzuk abiatu dira poesia itzultzeko eginahalean modu erdi kamikazean –Denonartean, Meettok–, eta kamikaze izaera horren baitan ulertu behar da honako hau ere, nolabait”.

Informazioa hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button