MUSIKA

Gasteizko folk musikaren V. jaialdi solidarioa

Jaialdi hau Aitzina Lan Taldearen ekimenetik jaioa da, ataxia-telangiectasia gaixotasunak eragindakoei laguntzeko asmoa duen talde bat, eta tradiziozko musika-mota hori ezagutarazi nahi duena.

Barikuan hasiko dira kontzertuak Artium museoan, batzuk honakoak: 20:30ean, Four Winds; abenduaren 2an, larunbata, 16:00etan, Vanesa Muela Lantegia; 19:30ean, Kolme Katu eta 21:00etan, Väsen taldeak; abenduaren 3an, igandea, 17:00etan, Titiriteros de Binefar taldearen txanda izango da.

Goikoez gain, Luis Aramburu Udal Musika Eskolan, Musika tradizionala eta folk eskolen bigarren topaketa, Nyckelharpa Masterclass edota Uilleann pipe erakustaldia izango dira.

Enekora taldeak, Gandarwak edota Kukai Dantzak eskainiko dituzten ikusgarriekin osatuko da Gasteizko folk musikaren V. jaialdi solidarioaren programazioa. Nabarmendu behar da Benito Lertxundik, abenduaren 29an, eskainiko duela kontzertua, 20:30ean, Teatro Principal Antzokian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button