MUSIKA

Mama Killa, BeatLove eta Manipulation, Bilbao Pop Rock Hiria Lehiaketaren irabazleak

Frantziako Mama Killa, Poloniako Manipulation eta Andaluziako BeatLovek eskuratu dituzte Bilbao Pop Rock Hiria Lehiaketaren 30. edizioaren sari nagusiak Pop Rock, Metal eta Urban ataletan, hurrenez hurren. Hala, hirurek 4.000 euroko sariak jaso dituzte.

Hauek izan dira atal bakoitzeko hiru sarituak Pop Rock atalean: Mama Killa, Frantzia, 4.000 euro; Wizard, Frantzia, 2.000 euro eta Kings Of The Beach (Galizia) 1.300 €.

Metal kategorian, berriz, hauexek jaso dituzte sari nagusiak: Manipulation, Polonia, 4.000 euro, Perpetual Night, Andaluzia, 2.000 euro eta Incursed (Bizkaia), 1.300 euro.

Hiri erritmoak biltzen dituen Urban atalean, azkenik, hauexek gailendu dira: Beatlove, Andaluzia, 4.000 euro, Ttun Ttun Brigade, Bizkaia, 2.000 euro eta Shintoma, Bizkaia, 1.300 euro.

Bestalde, Killerkume bikote bizkaitarrak bi sari jasio ditu: Epaimahaiaren Saria Berezia, 1.000 euro, eta Bilborock Saria Bizkaiko talde onenarentzat. Azkenik, Bilboko Hiri Saria tokiko talde onenarentzat Ttun Ttun Brigade taldeak jaso du. Azken, horrek, gainera, Urban ataleko bigarren sari jaso du, 2.000 euro.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button