IKUS-ENTZUN

Lurrean, airean, uretan eta suan

Life In Four Elements lurrean, airean, uretan eta suan barna eginiko giza bidaia da, bost pertsona aparten abenturei jarraituz. Adiskidetasuna, ametsak eta galerak txirikordatzen dira haien istorio ahaztezinetan. Filma Bilboko Fas zineklubak aurkeztuko du gaur, El Carmen aretoan, 19:45ean. Natalie Halla zuzendaria bertan izango da

Fas zineklubaren hitzetan, lau elementuekin (lurra, ura, airea eta sua) parekatzen diren lau pertsonai aurkezten dira irudi harrigarri eta benetan ederrekin; espeleogo austriar bat, ur izoztuetan murgiltzen den finlandiar bat, oinarrizko jauzia egiten duen beste austriar bat eta suarekin modu anbibalente batean erlazionatzen den nafar suhiltzaile bat.
Muturreko esperientzia hauen aurrean zuzendariak bere burua galdekatzen du, protagonistei hainbesteko arriskuak hartzera ze bultzatzen dituen asmatzeko asmoz. Honela lau pertsonaia hauekin kontaktuan jartzen gaitu zeintzuk euren esperientziak modu arrunt eta poetiko batean partekatzen dituzten.

Natalie Halla zuzendari austriarrak lau urtetan filmatutako dokumentala da gaur eskainiko dena. 2017. urtean Trentoko zine jaialdian eta Bilbao Mendi Festibalean (argazkirik onena) saritua izan zen lan hori, baita 2018 Gorniskegoko (Eslovenia) jaialdian ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button