MUSIKA

Darkness By Oath-en kontzertuak atsedena hartu aurretik

Darkness By Oath Arrasateko death metal banda melodikoak bere ibilbidea etengo du, baina geldiune horren aurretik azken kontzertu batzuk egingo ditu; esaterako, larunbatean, urriak 25, Donostiako Doka Kafe Antzokian, 20:30ean.

Arrasatearrekin batera, Zestoako Ankhar thrash metal taldea izango da Dokako oholtzan.

Darkness By Oath taldeak 12 urte eta gero atsedena hartuko du; halere, geldialdi hori egin baino lehen, Seeds of Desolation (Erzbet Records) lana aurkezteko zenbait kontzertu egingo ditu udazkenean.

Ondoko musikariek osatze dute banda: Aritz Navarro (ahotsa), Alain Castaño (gitarra), Tristan Iñiguez (gitarra), Gorka Otero (baxua) eta Asier Bilbao (bateria). 2005ean grabatu zuten estreinako lana, Confidential World Of Lies, eta harrezkeroztik beste hiru lan plazaratu dituzte. Taldeak hainbat metal jaialditan parte hartu du: Zabbaduscher Open Air (Alemania), Barbarian Fest (Belgika), Girona Metalfest (Katalunia)…

Darkness of Oath taldearen aurretik, Ankhar taldeak joko du, zeinak Etorkizunaren Jolasean estreinako lana aurkeztuko duen; gipuzkoarrak orain arte Human izenarekin aritu dira, baina zenbait aldaketaren ostean, Ankhar izen thrash metal zalearekin arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button