MUSIKA

Luna taldeak Bilbon joko du gaur

Galaxie 500 taldean aritutako Dean Wareham gitarra eta abeslariak gidatutako egitasmoa da Luna. 1991an eratua, taldea isilik izan da tarte luzez. Iaz, baina, bi disko berrirekin bueltatu zen: bertsioekin osaturiko A Sentimental Education LPa eta sei kantu berri biltzen dituen sei EPa, A Place Of Greater Safety. Lunaren proposamena pop gozoa da, atmosfera psikodelikoekin bildua, dream pop ere deitua.

Bada, Bilboko Kafe Antzokian izango da gaur Luna, 22:00etatik aurrera, eta estatubatuarrekin batera Buffalo zarauztarrak izango dira. Hirukoteak ulu izenburuko lan berria aurkeztuko du.

Galaxie 500 1987an eratu zen eta 1991an desagertu. Tarte horretan hiru disko argitaratu zituen, Today(1988), On Fire (1989) eta This Is Our Music (1990). Velvet Underground taldetik edaten zuten hiru lan lisergiko dira, rock alternatiboaren zaleen artean sekulako harrera izan zutenak, taldea kultuzko bihurtu arte.

Behin taldea deseginda, Dean Wareham gitarra eta abeslariak Luna eratu zuen, eta proiektu berri horrek ibilbide arrakastatsua egin zuen. 1992an, Lunapark plazaratu zuen, eta 2004ra bitarte, beste zazpi lan gehiago kaleratu zituen, azkena Rendezvous (2004). Harrezkeroztik taldea ezereztu egin zen, baina aurten itzuli egin da indie-pop zaleen zorionerako.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu