MUSIKA

Crystal Fighters, Richard Ashcroft eta los Planetas taldeak BIME jaialdian

Aurten, BIME LIVE jaialdiaren hirugarren edizioa egingo da, Barakaldoko BEC aretoan, urriaren 30ean eta 31n. Bada, antolatzaileek kartelera gehitu diren hiru izen berri Iragarri dituzte: Crystal Fighters, Richard Ashcroft eta los Planetas. Hiru horiekin kartela itxi egin da.

Crystal Fighters sustrai euskaldunak dituen banda britainiarra da; beren emanaldietan pop-rock eta elektronika uztartzen dira, musika dantzagarria egiteko. Richard Ashcroft ere britainiarra da, The Verve taldeko abeslaria izandakoa, hain zuzen. 2000 urtean abiatu zuen bakarkako bidez eta harrezkeroztik, lau disko argitaratu ditu. Tarte luzez zuzenean jo barik egon da.

Los Planetas banda andaluziarra estatuko indie-rock talde ospetsuenetakoa da. Jaialdiaren antolatzaileen arabera, “Talde honek abesti arrakastatsu ugari sortu ditu, esaterako, ¿Qué puedo hacer?, Un Buen Día edota Segundo Premio, eta bere ibilbideak beste norabide bat hartu zuen flamenkora hurbildu zenean, estilo hau eta pop psikodelikoarekin eta rockarekin nahasiz. Iragan apirilean, Granadakoek Dobles fatigas izenburuko EPa argitaratu zuten.

Hauexek ere izango dira BECen: Stereophonics (rock alternativo, Gales), Savages (post-punk, Londres), Zola Jesus (esperimentala, AEB), Kakkmaddafakka (Norvegia), Villagers (folk-indie, Irlanda) eta Javi Green DJ.

Beste hauek ahaztu barik: The Go! Team, Supersubmarina, Everything Everything, !!! (Chk, chk, chk), Mamba Beat…

Kartelari buruzko zehetasun guztiak: bime.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button