MUSIKA

Finlandiako Blind Architect taldeak Erandion joko du

Finlandiako Blind Architect banda gazteak otsailean argitaratuko du iraupen luzeko estreinako lana Lionheart Records zigiluarekin. Hasiera batean metal estiloan jorratzen bazuen ere, taldearen egungo proposamena pop zaleagoa da, eta Radiohead edo Sigur Ros taldeak aipatzen dira finlandiarren eraginen artean.

Bihar, urtarrilak 22, Erandioko Sentinel tabernan izango dira Bilboko Linez taldearekin batera, 20:00etan.

Blind Architect taldeak metalaren esparruan eman zituen lehendabiziko urratsak. Hala, hiru kantuko lehendabiziko lanean Cult Of Luna edo Callisto bezalako taldeen eraginak nabaritzen ziren. Talde gazteak baina, eremu melodikoagoetara eraman du bere soinua. Izan ere, pop influentzia horiek dagoeneko nabarmenak dira argitaratu duten bigarren singlean. Honatx kantu bat:

Finlandiarrekin joko duen Lines talde bilbotarra, berriz, 2010ean eratu zen. Laukote gazteak metala jotzen du. Hain zuzen, stoner edo sludge estiloetan iltzaturiko piezak egiten dituzte. Euren talde kutunen artean Mastodon, Isis edo Tool egon daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button