BERTSOTAN

Uribe Kosta aurrera, Bertsolari Gazteen BBK Sariketan

Atzo, Sopelako Ander Deuna ikastolan jokatu zen XXIV. Bertsolari Gazteen BBK sariketaren hirugarren kanporaketa Uribetarren artean ( Uribe Butroe eta Uribe Kosta). Atzokoan Uribe Kosta izan zen garaile. Hortaz, Uribe Kosta finalaurrekoetara sailkatu da, eta martxoaren 8an, Zallako saioan kantatuko du.

Uribe Butroetarrak honakoak izan ziren: Ainhoa Gorostiaga, Iker Larizgoitia Gonzalez de San Roman, Leire Amenabar, Jon Larrabide, Peru Berasategi, Malen Amenabar. Eta aurrean jarri zitzaizkien Uribe Kostako lagunak, honakoak: Irene Ezkurra, Aritz Landeta, Unai Mendiburu,  Inazio Vidal, Paule Loizaga eta Peio Arondo.

BBK Sariketako hurrengo kanporaketa saioa martxoaren 1ean izango da, Markina-Xemeinen. Hego Uribe eta Lea-Artibai arituko dira norgehiagokan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button