MUSIKA

Malatu taldeak bere lehenengo diskoa atera du

Malatu, Arabako Luxaondo herrian zegoen zuhaitza zen, XVI. Mendean Bizkaiko jaurerriaren muga zehazten zuena, alegia. Mulatu taldearen musikak ere leku baten oihartzuna dakarkigu.

Gasteizen eta Leitz-Gatzagan 2005. urtean sortu zen taldea da Malatu. Lehen disko honetan herri kantagintza, jazza, aire latinoak, ekialdeko ijitoen melodia, perkusio afrikarrak edota flamenkoa nahasten dituzte swing handiko musika sortuz.

Udako gau batean jenderik gabeko hondartza batean edo neguan klub bateko epeltasunean entzuteko diskoa da hau. Kantu guztiak taldeak sorturikoak diren arren, aipatzekoak dira Maitatua soberan, Mikel Laboaren Ama eta Bizitzan egiten duguna, all of time kantuen moldaketak.

Gaztelupeko Hotsak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button