LITERATURA

Louis Aragon eta John Berger poeten euskarazko antologiak

Munduko Poesia Kaierak (Susa) bildumak Louis Aragon eta John Berger poeten antologia berriak ondu ditu. Kaier berri hauekin 32. zenbakira iritsi da bilduma. Atzoko egunean, lan berrien aurkezpena egin zuten Donostiako Udal Liburutegiko sotoan.

Iñigo Roque Eguzkitzak Louis Aragon (1897-1982) idazlearen poemak euskaratu ditu. “XX. mendeko poesiaren testigu eta partaide behinenetakoa izan genuen Louis Aragon. Dadaismoko eta surrealismoko poeta handienetako bat izanagatik, ez zen horretan geratu Aragonen ekarpen poetikoa. Alderantziz, askorentzat, ondorengo bere poesia lanak dira bikainenak, non sakonean oihartzun egiten duten Elsa Troilet-ekin izan zuen harremanak eta II. Mundu Gerrako erresistentziako esperientziak. Poeta petoa izan zen, eta inork ez bezala menderatzen zuen lengoaia poetikoa”.

John Berger (1926-2017) autorearen lerroak Itziar Diez de Ultzurrunek itzuli ditu. Argitaletxeak obra horri buruz, honako datuak luzatu dizkigu: “motz geratzen zitzaizkion Bergerri diziplina artistikoen arteko bereizketak ez ezik literatur generoen arteko mugak, eta hala, bere lan guztiek zuten arte plastikoetatik, poesiatik, saiakeratik, narraziotik, eta abar. Horregatik, ia poema libururik atera ez zuen poeta izan zela esan dezakegu. 70 urte bete zituenean, Pages of the Wound (Zauriaren orriak) liburua argitaratu zuen 1956tik 1994ra idatzitako poemekin, zenbait marrazki eta argazkiez horniturik. 2012an, haren seme Yves-en marrazkiek lagundutako poemategi bat eman zuen argitara, frantsesera itzulita: La louche et autres poèmes (Burruntzalia eta beste zenbait poema)”.

Aurreko kaierak ezagutu nahi badituzue, hementxe dituzu denak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu