LITERATURA

Kepa Altonagak “Patagoniara Hazparnen barrena” liburua aurkeztuko du

Kepa Altonagak (Loiu, 1958) Patagoniara Hazparnen barrena. Lotilandiakoak herri birlandatuan (Pamiela) izenburuko liburua aurkeztuko du ostegunean, Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan, 12:15etik aurrera. Aurkezpen ekitaldian egileak eta Pamiela argitaletxeko kide Angel Irigarayk parte hartuko dute.

Argitaletxeak iragarri duenez, “Gizakume bi gailentzen dira Patagoniara Hazparnen barrena. Lotilandiakoak herri birlandatuan honetan. Florentzio Basaldua (1853-1932) bilbotarrak du protagonismo nagusia: Ameriketara doa oso gazterik, eta bertan eraiki nahi du Euskal Herri berri bat, hango zabaldi haindigaitzetan. Janpierre Arbelbide (1841-1905) garaztarra da kontrapuntua: ‘hori ez da amets bat beizik’ idatzi zuen, baina predikatu nahi die Ameriketara joandako euskaldunei”.

Hala, liburuan ameriketaratu zirenak eta guren gelditu zirenak agertuko dira: “Ameriketara turrustatu zen jende-uholde ikaragarri hura –tartean Daniel Lizarralde medikua, Juana Canut maistra lapurtarra, Otaño eta Mendiaga bertsolariak, edota Agnes Souret ezpeletarra, lehen miss Frantzia izandakoa–, eta bai, bestalde, Betiri Santsen negar-herri honetan geratu zirenak ere”.

Hauexek dira Altonagak Pamielarekin plazaratu dituen beste liburu batzuk: Darwin geurean (2010), Arnaut Abadiaren zoo (2011) eta Back to Leizarraga (Pamiela, 2015).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button