IKUS-ENTZUN

“Los colores de la montaña” film saritua ekainean estreinatuko da

 

Bilboko Barton Films banatzaile eta ekoiztetxeak banatuko duen Los colores de la montaña ekainaren 10ean estreinatuko da. Filma Carlos Cesar Arbelaez zinegile kolonbiarrak zuzendu du, eta Donostiako Zinemaldiaren azken edizioan Kutsa Saria-Zuzendari Berriak saria jaso zuen, besteak beste.

Horretaz gain, hainbat zine jaialditan ere parte hartu du: Cartagena Film Festival, Fribourg Film Festival, Chicago-Latino Films, Roma Film Festival eta Stockholm Film Festival-en.

Pelikulak bederatzi urteko Manuelen istorioa kontatzen du. Mutikoak pilota zahar bat dauka eta egunero aritzen da futbolean. Izan ere, atezaina izan nahi du, eta horrekin amesten du etengabe. Amets hori gauzatu egingo dela ematen du bere aita Ernestok pilota berria oparituko dionean. Baloia, baina, minekin josita dagoen zelai batera eroriko zaio.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button