MUSIKA

Animal Blues taldearen kontzertua, Beran

Udan zehar hainbat kultura emanaldi izango dira Nafarroako 39  herritan Kultur ekimenaren barrenean (jazza, popa, dantza, ganbera musika, abesbatzak, erakusketak, …): Agoitz, Erronkari, Elizondo, Tutera, Zangoza, Lizarra, Zugarramurdi… Asteburu honetan, uztailaren 22an, Beran izango da ekitaldi batez gozatzeko aukera.

Egun horretan, Herriko Etxea plazan, eta 21:00etatik aurrera, Animal Blues musika taldeak kontzertua eskainiko du.
Animal Blues musika beltza jotzen duen Nafarroako taldea da, bluesa erreferentzia nagusi gisa duena. Taldekideak ondoko hauek dira: Jaime Alvarellos Correcher (ahotsa eta gitarra), Alejandro Mingot (gitarra eta lap steela), Kike Arza (baxua) eta Dani Lizarraga (bateria).
Guztiek badute eskarmentua jazz, rock eta soul musikari lanetan. Egun euren lehenengo lan diskografikoaren aurkezpenaren itzulia egiten ari dira: Animal Blues.

Argibide gehiago: berakoagenda.eus     

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button