MUSIKA

Musika eta dantza uztartzen dituen ikuskizuna: “Koplariak”

Koplariak ikuskizuna, uztailaren 18an, 20:00etan, ikusgai izango da Euskalduna Jauregian Aurrera Fest! 2021 programaren barruan. Korrontzi taldearekin batera, Xabier Amuriza, Oinkari Dantza Taldea (Villabona), Amilotx Dantza Taldea (Mungia), Itxarkundia Dantza Taldea (Laudio), Otsoak Dantza Taldea (Ataun), Leturia eta enparauak izango dira.

Korrontzi, musika tradizionala garaikidearekin uztartzen dituen talde ezaguna, Koplariak izeneko bere azken lana aurkezten ari da Euskal Herri osotik. Korrontziren hamargarren disko honetan, Xabier Amuriza bertsolari ezagunak idatzitako hitzei musika jarri die.

Aurten, bertsoaren inguruan Iruñean antolatu zen Bertsoaroa jardunaldietan, Agus Barandiaranek eta Xabier Amurizak Koplariak Koplari hitzaldi musikatua egin zuten. Xabier Amurizak batu eta sortu ditu makina bat kopla azken hamarkadetan eta horiek erabili zituen saioa osatzeko, eta bide batez, entzuleriari kopla zahar eta berrien azalpena eta herri musikan izan duten eragina erakusteko. Agus Barandiaran (Korrontzi) bidelagun hartuta, bere trikitiaren bidez, musika jarri zien kopla hauei eta partaide biak kantuan entzuteko aukera galanta ere egon zen.

Orain, egindako lana, Euskalduna Jauregian erakusteko ikuskizun berezia prestatu dute, bertan dantza tradizionaletan oinarritutako koreografia ikusgarriak, Korrontzik sortutako doinu berriak eta musikari handiren kolaborazioak ere ikusiko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button