LITERATURA

“Literaturaz Berbetan” ekimena, Larrabetzun

Martxora bitartean hainbat idazlerekin antolatu dira hitzordu bereziak Larrabetzun,  Literaturaz Berbetan ekimenaren barruan.

Bihar bertan, abenduaren 20an, izango da lehen zita. Okasio horretarako, Zaldi mamarroa (Elkar) liburua plazaratu duen Ekaitz Goienetxea izango da gonbidatua.
Igartza Saria jaso zuen Ekaitz Goienetxearen (Miarritze, 1982) Zaldi Mamarroa (Elkar) egitasmoak. Liburuak 1980ko hamarkadako  drogen inguruko garaia jorratzen du, Euskal Herriko kostaldean kokatuta dagoen herri batean.
Nobela korala da, 1980ko hamarkadako drogek euskal gizartean izandako eragina jorratzen duena, fikzionatutako hainbat lagunek egindako testigantzen bitartez. Horrekin batera, egungo gazteen izaerarekin ere lotzen du iraganeko kontakizuna. Errealismo zikin hori zertzelada poetikoekin apaintzen du Goienetxeak.

Ondorengo zitak (liburuak eta autoreak) honakoak dituzue: urtarrilaren 16an, Goseak janak eta Idurre Eskisabel; otsailaren 20an, Fakirraren ahotsa eta Harkaitz Cano; eta martxoaren 6an, Amek ez dute eta Katixa Agirre.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button