MUSIKA

Birkitek Bilboko Sarean gunean joko du bihar

Birkite Alonso gasteiztarra da Birkit musikaria, baina Bilbon garatu du bere ibilbide musikala. Bakarka aritu aurretik, Red Carmine eta Eorann taldeetan jo zuen. Bihar, Bilboko Sarean gunean izango da, 20:00etatik aurrera.

Iaz argitaratu zuen bakarka grabatutako estreinako lana, Emen, Gasteizko Sonora estudioan grabatua, Iñaki Alonso teknikariaren gidaritzapean. Diskoa autoekoitzia da.

Bere doinuetan intentsitate handiko folk-rocka jotzen du, eta ingelesez eta gaztelaniaz abesten du. Jorratzen dituen gaiak askotarikoak dira, tartean, amatasuna, bikote harremanak edo zahartzea.

Sarean gunearen arabera, “distortsioa eta soinu garbia tartekatzen dituen zuzeneko elektrikoa duen arren, Birkitek formatu elektro-akustikoa probatuko du Sarean emango duen kontzertuan”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button