LITERATURA

Literaturako erreportajeari buruzko solasaldia

Eztabaidak literaturarekin saioa atondu dute bihar, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Bilboko Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. Oraingo honetan, Mayte Carrasco eta Alvaro Colomer adituak gonbidatu dira literaturako erreportajeari buruz berba egiteko.

Alicia San Juan kazetaria izango da moderatzailea eta ez fikziozko eleberri izenekoan eta literaturako erreportajean zentratuko du solasaldia.
Mayte Carrasco (Terrassa, 1974) gerra gatazketan espezializatutako freelance kazetaria, analista eta irakaslea da. Mundu arabiarreko eta jihadismoko gaietan espezialista da, kazetari gisa jarraitu dituen gatazketan zuzenean lortu duen esperientzia dela eta, Malin, Sirian, Libian, Txetxenian edo Afganistanen, besteak beste. Hainbat liburu argitaratu ditu: La Kamikaze (La Esfera de los libros, 2012), Queremos saber (Debate, 2012), Espérame en el paraíso (Plaza & Janés, 2014) eta Estaré en el paraíso.

Álvaro Colomer (Bartzelona, 1973) idazleak La calle de los suicidios (Círculo de Lectores, 2000), Mimodrama de una ciudad muerta (Siruela, 2004) eta Los bosques de Upsala (Alfaguara, 2009) trilogia argitaratu du. Se alquila una mujer (MR, 2002) eta Guardianes de la memoria (MR, 2008) ez-fikziozko liburuak ere argitaratu ditu.

Dakizuenez, Eztabaidak literaturarekin egitaraua literaturarekin topaketarako eremua da, eta letrak eta beste zenbait diziplina lotzen ditu, edo literaturaren genero batean zentratzen da, genero horretan sakonduz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button