ESZENA

“Dantza Zirkuitua” Leioara, Berrizera eta Sopelara iritsiko da datorren asteburuan

Egunotan Dantza Zirkuituak hiru proposamen eszeniko antolatu ditu Bizkaiko hainbat herritan: lehenengoa ostiralean izango da, hilaren 27an, eta Serenity Suite taularatuko dute Kultur Leioa Auditoriumen;  Hariak obra larunbatean, hilaren 28an, Berrizko Kultur Etxean; eta El Amor no dura para siempre lana egun berean, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean.

Ostiralean Matxalen Bilbaoren Serenity Suite ikusgai izango da Leioan. “Norainoko iraunpena du gorputz batek? Zertan datza gorputzaren edertasuna? Zein da bere biziko grina ateak irekitzeko eta jarduna aurrera ateratzeko behar beharrezkoa dena? Natalia Garcia dantzari gazteak eta eskarmentu handiko Matxalen Bilbaok taularatzen dute emankizun hau”.

Ertza konpainiaren Hariak diziplina anitzeko ikuskizuna da, antzerkia, dantza eta txotxongiloak uztartzen dituena.

Eta Fritsch Companyren El Amor no dura para siempre (Romeos y Julietas) koreografian honako itaunak planteatzen dira:  Zer da antzerkia zuretzat? Eta heriotza? Zer da beldurra? Eta gorrotoa? Zer da zuretzat maitasuna?

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button