BERTSOTAN

Berriozarren eta Getxon, txapelketetako saioak

Berriozarko Entzunaretoan jokatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa, larunbat honetan, azaroak 6, arratsaldeko 17:30ean hasita. Han arituko dira kantuan Julio Soto Ezkurdia, Saioa Alkaiza Guallar, Josu Sanjurjo Altzuri, Alazne Untxalo Erregerena, Mikel Lasarte Cia eta Patxi Castillo Graciarena. Eneko Fernandez Maritxalar zen aritzekoa, baina osasun arazoak direla medio, ezingo du oholtza gainean izan eta Leitzan kantatzekoa zen Julio Sotok hartu du Fernandezen tokia, eta azke hori Leitzako saioan izango da azaroaren 14an.
Leitzan zehaztuko da finalean izango diren zortzi bertsolariak.

Beste aldetik, azaroaren 7an izango da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren seigarren eta azken kanporaketa Getxoko Muxikebarri Zentroan. Horren ostean jakingo da finalaurrekoetan zeintzuk kantatuko duten. Igandekoan Enare Mugiategi Etxabe, Eneko Aldana Carrasco, Josune Aramendi Perez, Koldo Muñiz Aldamiz-Etxebarria, Malen Amenabar Larragaña eta Unai Mendiburu Valor bilduko dira norgehiagoka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button