MUSIKA

Rouge Elea taldeak “Zuhaitzarekin solasean” izeneko pieza egingo du, Bidarten

Bihar, ekinaren 23an, Bidarten Zuhaitzarekin solasean izeneko pieza egingo du Rouge Elea taldeak.

Lan horrek esperientzia poetiko bat bizitzeko parada eskaintzen du, arintasun eta umore kutsu batekin. Lekuekin, denborarekin eta naturarekin dugun harremanaz galderak sortzen dituen obra da. “Zein da zuhaitzekin dugun erlazioa? Zein zuhaitzek definitzen gaituzte? Badugu memorian zuhaitz konkretu bat? Gure ttikitasun eta mugikortasuna agerian geratuko dira parean dugun izaki erraldoia eta barnean gordetzen duen denboraren misterioaren aurrean.”

Bakarka egiteko paseo batekin hasten da pieza, arte instalazioz atondu duten bide batean zehar. Bide horri ekitera gonbidatzen zaituzte, zuen alde basatia eta inguratzen zaituzten paisaia hizketan jar ditzazuen. Bidearen amaieran zuhaitz bat dago. “Han itxoingo zaitugu solasaldi batetan tematzeko, elkarrizketa poetiko eta absurdoa saiatzeko. Munduko zuhaitzak aipatzen dituen olerki erritmiko eta sustrai-adarrei eskainitako dantza artean, zure burua galdekatuko duzu… pisu arin batek harrapatuta”.

Musikak eta dantzak gidatuko dute elkarrizketa. “Gure txikitasun eta mugikortasuna agerian geratuko dira parean dugun izaki erraldoia eta barnean gordetzen duen denboraren misterioaren aurrean.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button