LITERATURA

Literatura eta filosofiaren arteko uztardurez

Literatura, filosofia eta aforismoak izenburupean, Bilboko Bidebarrieta Kulturguneak Eztabaidak literaturarekin programa hasiko du aurten. Gaur berton, urtarrilaren 21ean, egingo den hitzorduan, Daniel Innerarity filosofoa eta Ana Urkiza kazetari eta idazlea elkartuko dira, eta Elena Sierra kazetariak moderatuko du 19:30ean hasiko den topaketa hori.

Gaurko saion, eguneroko filosofiaz arituko dira bi hizlariak, egunero egiten ditugun gauzei aplikatutako filosofiaz, edota une honetan harrera ona izan dezakeen aforismoaz, eta bestetik, literaturak, entretenimendu hutsa izateaz gain, gogoetara ere bultzatzen gaituen hausnarketarako ariketa gisa betetzen duen lekuaz.

Daniel Innerarity filosofian doktoreak Alemanian zabaldu zituen ikasketak, Alexander von Humboldt Fundazioko bekadun gisa, eta baita Suitzan eta Italian ere. Filosofia politikoan eta sozialean katedradun, Euskal Herriko Unibertsitateko Ikerbasque ikerlari eta Gobernantza Demokratikorako Institutuaren zuzendaria da. Denbora partzialeko irakaslea da Florentziako Unibertsitate Institutu Europarrean. Makina bat lan plazaratu ditu, tartean, 2012an Euskadi Saiakera Saria eskuratu zuen La democracia del conocimiento izenekoa, edota Política para perplejos (2019ko Euskadi Saiakera Saria).

Ana Urkiza Kazetaritzan lizentziaduna da, eta Enpresa Komunitatean espezializatu da. 2000an bere lehenengo liburua argitaratu zuen, Desira izoztua (Elkarlanean), eta ordutik asko landu ditu poesia, narraziogintza, haur eta gazte literatura, literatur kritika eta kazetaritza.

Eztabaidak literaturarekin programatik aditu asko iragan dira, eta esan daiteke 325 egile inguruk hartu dutela parte ekimenean. Dakikezuenez, helburua literaturarekin bat egiteko eremua eskaintzea da, baina bestelako ikuspegi batetik, letrak eta beste zenbait diziplina lotuz, arkitektura, musika, bidaiak edo matematikak, besteak beste, edo literaturaren genero batean zentratuz, genero horretan sakonduz, topaketa bakoitzera gonbidatutako pertsonekin jende aurreko solasaldiak eginez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button