LITERATURA

Literatura eta artea eztabaidan

Bidebarrieta Kulturguneak Eztabaidak Literaturarekin programaren saioa antolatu du biharko. Bertan, artea eta literatura izango dira ardatz, Kepa Murua eta Jose Ibarrola adituekin. Idazle gipuzkoarrak eskulturagile, margolari eta ilustratzailearekin hitz egingo du, literaturaren eta artearen arteko erlazioari buruz. Moderatzailea Fernando Golvano, kritikari eta UPV/EHU-ko Artearen Teoria eta Historia irakaslea izango da.

2007. urtearen hasieran Eztabaidak literaturarekin izeneko jardunak martxan jarri zirenetik, 80 egile inguruk hartu dute parte ekimenean, eta 6.000 pertsona baino gehiago bertaratu dira. Denboraldi berriko lehen hitzordu horretarako, sarritan elkar ukitu egiten diren bi esparruren arteko elkarrizketa proposatzen da, literaturaren eta artearen arteko elkarrizketa, hain zuzen ere. Eta erlazio horretan sakontzeko, ikus-entzuleen aurrean, poesiaren eta artearen alorretako bi euskal erreferente eseriko dira, Kepa Murua eta Jose Ibarrola, hain zuzen ere.

Gogoratu, bihar, asteartez eta arratsaldeko 19:30etan, Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button