MUSIKA

Elliott Murphy, Blue Ash, Split Squad eta Balerdi Balerdi, Andoaingo Rock Jaialdian

Larunbatean, Andoaingo Rock Jaialdiaren 9. edizioa egingo da, eta antolatzaileek, aurten ere, kartel rock-and-roll zale interesgarria ondu dute.

Hala, 18:00etatik aurrera, Nafarroa Plazan hauexek arituko dira: Elliott Murphy & Band featuring Olivier Durand, Blue Ash,  Split Squad, Deadbeat Poets, Hillbilly Moon Explosion eta Balerdi Balerdi.

Elliot Murphy folk-rock musikari estatubatuarra aski ezaguna da gurean, urtero izaten baita Euskal Herrian kontzertuak egiten. Larunbatean, taldearekin eta Olivier Durand gitarra-jotzaile frantziar birtuosoarekin arituko da.

Power-pop estiloak hainbat ordezkari izango ditu Andoainen. Hasteko, 70eko hamarkadan eratutako Blue Ash estatubatuarrak izango dira, bai eta talde horretan eta beste batzuetan (Stiv Bators Band, Infidels…) aritutako musikariak, 2006an, Ohio hirian, sortutako Deadbeat Poets.

Split Squad taldea ere hamaika proiektutan aritutako (Plimsouls, Felshtones, Blondie, Cherry Twister, Baseball Project…) musikari estatubatuarren festarako banda da.

Hillbilly Moon Explosion, berriz, Suitzan eratutako rockbilly estiloko taldea da. Nazioarteko kartel horri, Balerdi Balerdi nafarren izena gehitu behar zaio.

Informazio guztia: andoaingorockjaialdia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button