MUSIKA

Atzerriko rock danbada Donostian eta Gasteizen

Gaur, ekainak 1, nazioarteko izenekin osaturiko bi rock kontzertu interesgarri izango dira Donostiako Le Bukowski tabernan eta Gasteizko Hell Dorado aretoan.

Hasteko, Amerikako Estatu Batuetako The Lords Of Altamont taldeak Donostian joko du. Punk rock, garaje-rock eta psikodelia nahasten du bere jario bizian estatubatuarrek. Bomboras taldeak aritutako eta taldeko buru den Jake Preacher Cavalierek, gainera, moto klasikoen kulturarekin harreman estua dauka eta zaletasun hori taldearen estetikan nabarmena da. Ibilbide luzeko taldea da eta hainbat disko argitaratu dituzte. Kontzertua 20:00etan hasiko da.

Gasteizko Hell Doradon izango den kontzertuan, berriz, jatorri ezberdinetako hiru taldek joko dute: The Last Internationale (AEB), Who the Bitch (Japonia) eta Los infierno (Mexiko). The Last Internationale New York hiriko rock hirukotea da, baina bere soinuan bestelako estiloen zantzuak ere nabarmentzen dira, tartean, folk, blues edo garage-rock estiloetakoak.

Who the Bitch, halaber, Tokio hiriko hirukotea da eta pop espirituko punk melodiatsua bezain indartsua jotzen du. Orain arte hiru disko argitaratu ditu. Azkenik, Los Infierno mexikarrak 2009. urtean eraturiko garage-rock boskotea da eta 2011. urtean Nada que Perder izenburuko estreinako diskoa argitaratu zuten.

Gasteizen izango diren hiru talde hauen xehetasun guztiak eta bideoak Hell Doradoren webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button